Hiru garaipen eskuratu zituzten gure atletek Gipuzkoako Txapelketa Absolututuetan
Eibarko Klub Deportiboko Elene Arrazolak eta Kepa Marquezek Gipuzkoako txapela jantzi zuten banakako eta kluben arteko txapelketa absolutuetan: lehenengoak 100 metroko proban eta bigarrenak disko jaurtiketan. Horrez aparte, Parte-hartze Libreko Proban Maialen Zenarruzabeitia garaile izan zen xabalina jaurtiketan. Arrazolak denboraldiko marka onena egin zuen proban (12:11 segundu) beste bost taldekide ere izan ziren parte hartzen: bere seriea irabazi zuen Elene Beitia, eta Naia Kapelastegi, Nerea Aizpuru, Farah Chajrane eta Ixone Bilbao.
Donostiako Anoetako miniestadioan ere, distantzia ertaineko 1.500 metroko proban, Anwar El Hassouini bere serieko irabazle izan zen, urteko bere markarik onena lortuz (4:04:68). Eta, txapelketa berean, baina domekako jardunaldian, Kepa Markezek 200 metroko proban bere markarik onena lortu zuen (23:53), Maialen Zenarruzabeitiak jauzi hirukoitzean parte hartzen zuen bitartean.