Hiru jarraitzen dute izaten Eusko Jaurlaritzako eserlekuetako eibartarrak
2024/04/23
12:47
eta kitto!
Gure herriak duen populazioaren gainetik jarraitzen du ordezkatua izaten Eusko Jaurlaritzako eserlekuetan. Azken legegintzaldiko hiru eibartarretik bik Gasteizen jarraituko dute: oraingoan lehendakarigai izan den Eneko Andueza (44 urte) lehenengoa zen Bizkaiko zerrendan eta Miren Gallastegi (63 urte) hirugarren zihoan Gipuzkoakoan. Eibarko hirugarren ordezkaria Legebiltzarrean EH Bilduko Xabier Luke (33 urte) izango da, 11. postuan zihoana Gipuzkoako zerrendetan. Azken legegintzaldian EAJ-PNV ordezkatzen lau urte egin dituen EAJ-PNVko Eva Juezek ez du errepikatuko oraingoan. Eusko Jaurlaritza berriko 75 eserlekuak inoiz baino orekatuago daude generoari dagokionez, emakumezkoak hiru gehiago izanik (39-36).