Hiru koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
2021/07/01
10:44
eta kitto!
Atzo bi koronabirus kasu berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino bat gehiago, eta herriko intzidentzia-tasak gora egiten jarraitzen du, 65,52an kokatuz.
Eskualdeko beste herrietara begira, Elgoibarren hiru positibo atzeman zituzten, Mallabian bi eta Ermuan bat. Beraz, Debabarrenean bederatzi kasu berri atzeman zituzten guztira.
Atzo EAEn 7.516 test diagnostiko egin ziren, eta haietatik 388 positiboak izan ziren.
Lurraldeen arabera: 37 Araban, 178 Bizkaian, 165 Gipuzkoan eta 8 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 20 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 32 pertsona ZIUn daude.