Hiru lagun atxilotuta domekan agertu zen gizonaren heriotzarengatik

Hiru lagun atxilotuta domekan agertu zen gizonaren heriotzarengatik
2013/10/01 00:00
eta kitto!

Ertzantzak hiru gizon atxilotu ditu domekan Apalategin hilda agertu zen 28 gaztearen heriotzarekin zerikusa dutelakoan. Hildakoaren bikote ohiak etxetik falta zela salatu zuen irailaren 22an Eibarko ertzainetxean eta, atzo (astelehena, irailak 30) gorpuari autopsia egin eta gero, indarkeria zantzuak aurkitu eta norbaitek hil zuela ondorioztatu dute ikertzaileek. Gauzak horrela, atzo arratsaldean hiru gizon atxilotu zituzten gaztearen heriotzarekin zerikusia dutelakoan. Badirudi heriotzak egun batzuk lehenago, barixakuan gorpua agertu zen tokitik 500 bat metrora dagoen baserrian egin zen drogaren kontrako operazioarekin loturaren bat duela.