Hiru lan-saio geratzen zaizkio F Ligako SD Eibarko taldeari Sevillara joan aurretik
Zapatu eguerdian jokatuko dute Luis del Sol Kirol Hirian
2025/03/19
10:22
eta kitto!
Atzoko atsedenaldiaren ondoren, gaur, bihar eta etzi Yerai Martinek prestatzen duen taldeak egunero lan-saio bat izango du zapatu eguerdian Betisen aurka jokatu behar duen partidua prestatzeko. Gaur eta bihar 11:45etik aurrera arituko dira Unben. Barixakukoa, partiduaren aurreko azken entrenamendua, Sevillan bertan egingo dute 11:00etan. Partidua hurrengo egunean jokatuko dute, 12:00etan hasita, Luis del Sol Kirol Hirian. Talde andaluziarrak jaitsiera markatzen du une honetan, eibartarrek baino zortzi puntu gutxiagorekin. Hori dela eta, jokoan dauden puntuak garrantzitsuak izan daitezke jaitsiera arriskua behin betiko baztertzeko armaginen kasuan.