Hiru lan-saio izango ditu F Ligako SD Eibar-ek zapatuko Ipuruako partidua prestatzeko

Yerai Martinen taldeak Madrid CFF-ren aurka jokatuko du
Hiru lan-saio izango ditu F Ligako SD Eibar-ek zapatuko Ipuruako partidua prestatzeko
2025/02/05 10:42
eta kitto!

Gaur, bihar eta etzi goizean egingo ditu aipatutako hiru entrenamenduak, ohikoari jarraituz, guztiak goizez. Gaur eta bihar 11:45etik aurrera jardungo dute Yerai Martinek prestatzen dituen jokalariek Unben, eta etziko partiduaren aurreko azken entrenamendua goizago hasiko da, 10:00etan. Madrid CFF-ren aurkako partidua domeka eguerdian jokatuko da Ipuruan, 12:00etan hasita. Hurrengo egunean, dena dela, errekuperazio entrenamenduetara bueltako dira: Anexoan izango dira, goizeko 10:00etatik aurrera.