Hiru ordutik gora irauten duen “Los asesinos de la luna” Coliseo antzokian astebururako
2023/10/19
12:27
eta kitto!
Martin Scorseseren film horrek ia hiru ordu eta erdiko iraupena du (126 minutu) eta, hori dela-eta, bere proiekzioak 16:00etan hasiko dira eta ez ohikoa izaten den 17:00etako saioetan; horregatik, zapatuan, esaterako, hiru saio izan beharrean, pelikula horrek bi izango ditu bakarrik. “Los asesinos de la luna”-ren proiekzioak 1 Aretoan eta Antzokian izango dute tartea.
Asteburu honetako ume eta gazteentzako filma Cal Brunker-en “La patrulla canina: La Superpelícula” izango da, hurrengo asteburuan ere karteldegian izango dena. Ez hori bakarrik, zapatu honetan, ohiko saiotik aparte, beste bat ere izango duelako 19:45ean.
2 Aretoan bere esparrua izango duen Paco Arangoren “Mi otro Jon” helburu benefikoa ere badu. Pelikulak jasotako dirua umeen minbizia ikertu eta berari aurre egiteko sortutako Aladina fundazioari emango zaio.
Azkenik, joan zen asteburutik karteldegian dagoen Victor Ericeren “Cerrar los ojos” pelikularentzako tartea ere egongo da: domekan 20:00etan eta astelehenean 19:30etik aurrera.
Zapatuan ezingo dute Antzokia erabili zine emanaldietarako lokalean beste ekitaldi bat egingo delako.