Hiru pilota partidu gaur 19:00etan hasiko den Astelenako jaialdian

Domekan, Gipuzkoako Udaberri torneoko partidua izango da
Hiru pilota partidu gaur 19:00etan hasiko den Astelenako jaialdian
2024/04/26 11:08
eta kitto!

Astero Klub Deportiboko pilota batzordeak antolatzen duen barixakuetako ohiko jaialdian honako partidu hauek jokatuko dira: kadeteetan, Azpilikueta eibartarra Aretxabaletako Beitiaren aurka; Varonak, berriz, Zestoako Luluaga izango du aurkari, eta senior mailan, azkenik, Azkargortak etxean jokatuko du Amezketako Gorostidiren aurka.

Domekan, goizeko 10:30etik aurrera, Gipuzkoako Udaberri torneoko partidua izango da infantilen Errendimendu kategorian: bertan Sarasketa eta Olaetxea bikote eibartarrak Montalvok eta Zamakolak osatutako bikote bergararra izango dute aurkari. Jarraian, banakako 4 t'erdiko hirugarren jardunaldiari dagokion partidua jokatuko da, Iraolagoitia eibartarraren eta Onsalo pilotari alegiarraren artean.

Modalitatea aldatuz, IV.  Eibarko goma pala txapelketaren barruan, zapatuan, goizeko 09:00etan hasita, bost partidu jokatuko dira, bata bestearen atzetik: Osa eta Ginea Adonis eta Etxaberen aurka; Olano eta Aguirrebeña Ferreiro eta Aguirresaroberen aurka; Egiburu eta Irizar Trontxo eta Hormaren aurka; Urkia eta Bartolo Gaztelu eta Jorgeren aurka; eta Narvaiza eta Aguirresarobe Conde eta Arrietaren aurka. Eta arratsaldean eta domeka eguerdian txapelketa horretako beste partidu bana jokatuko da.