Hiru Txirloko Lehendakari Saria ere bizkaitarren esku

Hiru Txirloko Lehendakari Saria ere bizkaitarren esku
2023/06/13 11:09
eta kitto!
Amaiatu da 52. Gipuzkoako Hiru Txirlo Txapelketa eta oraingoaren berezitasuna izan da bi txapelak Bizkaira, Markina-Xemeinera joan direla. Ez da hain arraoa ere, Bizkaiko bolariek Gipuzkoako taldeetan murgilduta hartzen baitute parte. Aurten 156 bolarik jokatu dute txapelketa hori eta azken eguneko bazkarian 80 bolazale batu ziren, omendutako Andres Calero “Pelos” zenaren familiarekin batera. Giroa Mirari eta Aintzane trikitilariek borobildu zuten. Eta, San Andreseko Lander Odiaga txapeldunarekin batera, Mateo Guenaga izan zen Lehendakari Saria eraman zuena; azken horrek, gainera, Odiagari irabazi zion finalean, modu horretan saihestuz bigarren txapela ere buru berean erortzea. Argazkian, taldekako txapela jantzi zuen Asola Berri A taldea.