Histrion Teatrok "La Isla", Juan Carlos Rubioren drama aurkeztuko du gaur Coliseo antzokian
2021/02/23
09:11
eta kitto!
Eibarko 44. Antzerki Jardunaldien egitarauaren barruan, gaur 19:00etan La isla, Juan Carlos Rubioren drama aurkeztuko du Histrion Teatrok, Coliseo antzokian. Gemma Matarranz eta Marta Megias protagonista dituen antzezlanak sentitzen duguna zer sentitzen dugun besteen aurrean eta geure buruaren aurrean aitortu dezakegunetik bereizten duen lerro fin hori aztertzen du. Bizitzearen minaz eta bizirik egon arren hilda egotearen minaz hitz egiten du. Izan ere, azken batean denok gara urtez eta bakardadez inguratutako uhartea. Ada eta Laurak gauero egiten diote aurre minari, min sakon eta batzuetan aitortu ezinezko bati; argi eta garbi aitortzeak txoko ilun eta bakartiegi batera eraman ditzake. Sarrerak 12 euro balio du (8,50 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin) eta Coliseoko leihatilan eta Kutxabank zerbitzuaren bitartez eros daiteke.
EGITARAU OSOA PDF FORMATUAN ESKURATZEKO SAKATU HEMEN.
LA ISLA trailer HISTRIÓN TEATRO from Histrión Teatro on Vimeo.
EGITARAU OSOA PDF FORMATUAN ESKURATZEKO SAKATU HEMEN.
LA ISLA trailer HISTRIÓN TEATRO from Histrión Teatro on Vimeo.