Hizkuntzen erabileraren kale neurketa aurkeztuko dute Soziolinguistika klusterrekoek gaur Errebalen
2022/12/02
10:01
eta kitto!
Gaur, abenduak 2, hasiko dira Euskararen Egunaren inguruko ekintzak. Eibarren AKEBAIren enkarguz, Soziolinguistika Klusterrekoak 2021eko Hizkuntzen erabileraren kale neurketaren emaitzak aurkeztuko dituzte, eta EIbarko datuak ere interpretatuko dituzte. Ekitaldia Errebaleko hitzaldi gelan izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. “Datozen urteetan indarrak non jarri behar ditugun erabakitzen lagunduko digute emaitzek eta horien interpretazioak”, antolatzaileen hitzetan.
Behin hitzaldia amaituta, aisialdirako tartea egongo da: Karropoteoa egingo da 19:30etik aurrera.
Behin hitzaldia amaituta, aisialdirako tartea egongo da: Karropoteoa egingo da 19:30etik aurrera.