Hodei Arrillaga mutrikuarrak kontratua berritu du SD Eibarrekin
Mutrikuko jokalariak armagin izaten jarraituko du 2027ko ekainera arte
2024/03/07
16:00
eta kitto!
SD Eibarrek eta Hodei Arrillagak akordioa lortu dute jokalari gaztearen kontratua berritzeko. Akordio horren bitartez Mutrikuko jokalariak armagin izaten jarraituko du 2027ko ekainera arte. 19 urteko atzelaria Mutriku F.T. taldetik heldu zen klubera infantiletan. 2017-18 denboraldian Euskadiko Selekzioak deitu zuen Kadeteen Espainiako Txapelketarako eta, azken urtean, jubenil mailan ordurako, filialarekin osatu zuen denboraldia.
Azken bi denboraldietan lagunarteko partiduak eta entrenamendu saio ugari jokatu ditu Joseba Etxeberriaren lehen taldekoekin. Gainera, azken aurredenboraldia gizonezkoen lehen taldearekin osatzeaz batera, Joseba Etxeberria entrenatzaileak hainbat aldiz deitu du Hodei Arrillaga partidu ofizialetarako.