Hodei Ezpeleta bigarren geratu zen Euskal Herriko Txapelketaren finalean
Iker Vicente izan zen garaile Gasteizen jokatutako lehiaketan
2024/10/30
11:09
eta kitto!
Iker Vicente otsagabiarren atzetik, Eibarko aizkolaria onena izan zen domekan Gasteizeko Iradier Arenan jokatutako Euskal Herriko txapelketan. Horrela nafarrak bere hirugarren txapela jantzi zuen, Hodei Ezpeleta “Bihurri” birekin jarraitzen duen bitartean. Irabazleak lan bikaina egin zuen eta, 35 minutu eta 39 segundoko denborarekin, sei minututan hobetu zuen iaz egindakoa. Horrela, lau minutu eta erdi atera zion Hodei Ezpeletari berari; eibartarrak, bestalde, ia minutu bateko tartea lortu zuen Jokin Urretabizkaia “Basozabal” donostiarrari. Atzetik geratu ziren Joxean Etxeberria, Andoni Iruretagoiena “Izeta VI” eta Julen Gabirondo.