Hodei Ezpeleta “Bihurri”-k bigarrenez irabazi du Aizkolaritzako Euskal Herriko Txapelketa
2022/11/28
08:07
eta kitto!
Atzo eguerdian Bilboko Bizkaia frontoian jokatutako finalean, eibartarrak 47 minutu eta 42 segundo behar izan zituen lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta lau oinbiko enborrak mozteko. 23 urteko aizkolariak minutu bat eta 35 segundo atera dizkio bigarren izan den Xabier Zalduari (49:17). Jokin Urretabizkaia 'Basozabal' izan da hirugarren, lanak bukatzeko 53 minutu eta 53 segundo behar izan dituelarik, irabazlearengandik sei minutu eta 11 segundora. Hasieratik jarri da probaren buruan Hodei Ezpeleta 'Bihurri' eta azken bi enborretara minutu bat eta 27 segundoko abantailarekin iritsi da Hodei Ezpeleta 'Bihurri' eta garaipenak ez dio ihes egin. Joxan Etxeberria (56:07) izan da laugarren. Bosgarren postuan amaitu du Luis Mari Txapartegik (58:40) eta seigarren postuan bukatu du Iban Fresnedak (60:44).