Hodei Ezpeleta Urrezko Aizkolari Txapelketaren finalerako sailkatu da

Finala ekainaren 9an jokatuko da, Azpeitiako Izarraitz frontoian
Hodei Ezpeleta Urrezko Aizkolari Txapelketaren finalerako sailkatu da
2024/05/20 11:08
eta kitto!

Atzo Bizkaiko Etxebarria herrian jokatutako finalerdietako kanporaketetan, Hodei Ezpeleta “Bihurri” Urrezko Aizkolari Txapelketako finala jokatzeko txartela eskuratu zuen beste behin. Mendaron bizi den eibartarrak bigarrentxanda irabazi zuen, 12 minutu eta 51 segundoko denborarekin, Suharri Rodriguezi bi minututik gora aterata (14’55’’), eta Arkaitz Etxebesteri 10 segundo gehiago (15’05’’).

Aipatutako final hori hemendik hiru astera, ekainaren 9an, jokatuko da Azpeitiako Izarraitz frontoian, arratsaldeko 17:00etan hasita.