Hodei Ezpeletak ezin izan zion Euskal Herriko Aizkolarien Txapelari eutsi

Hodei Ezpeletak ezin izan zion Euskal Herriko Aizkolarien Txapelari eutsi
2023/11/02 09:40
eta kitto!
Hodei Ezpeleta Eibarko aizkolariak ezin izan zion eutsi orain arte janzten zuen txapelari Domusantu Egunean Iruñeako Navarra Arenan jokatutako azken Euskal Herriko Aizkolarien Txapelari. Hala ere, Mendaron bizi den aizkolari eibartarrak bigarren postuan amaitu zuen, lan bikaina egin eta Oier Kañamares hirugarrenari ia bost minutu aterata. Bihurrik 45 minutu eta 58 segundo behar izan zituen aurrean izan zuen lan gogorrarekin amaitzeko eta, faborito zen Iker Vicente txapeldun berria aurretik izan bazuen ere, atzean laga zituen Kañamares, laugarren postuan sailkatu zen Julen Gabirondo, bosgarren geratu zen Joxean Etxeberria, eta azken tokian geratu zen Xuban Kañamares.

Sei aizkolariek aurrez kanporaketetan egindako lan bikoitzari egin behar izan zioten aurre herenegun eguerdiko jardunean: hamabi enbor moztu zuten guztira, 54 ontzako, 60 ontzako eta 72 ontzako launa, hain zuzen ere.