Hodei Ezpeletak Urrezko Aizkolariak-eko finala bilatuko du domekan Urrotzen
Nafarroako Urrotz herrian jokatuko da txapelketako hirugarren eta azken finalerdia
2025/02/28
11:33
eta kitto!
Etzi, eguerdiko 12:00etan hasita, Urrezko Aizkolariak txapelketako hirugarren eta azken finalerdia jokatuko da Nafarroako Urrotz herrian. Eta hor izango da Hodei Ezpeleta “Bihurri” eibartarra, Arkaitz Etxebeste lagun duela, Mugertza II.ak eta Soroak osatzen duten bikoteari aurre egiten, aipatutako hiruko final horretan parte hartzeko txartelaren bila. Dagoeneko badira sailkatutako bi bikote martxoaren 16an Azpeitian jokatuko den final horretarako: Iker Vicentek eta Eneko Saralegik osatzen dute bat eta Txikia IV.ak eta Jon Rekondok bestea.