Hodei Ezpeletak Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketarako txartela eskuratu du
Domekan Urrotz herrian jokatutako txapelketa horretako azken kanporaketan Hodei Ezpeleta eibartarrak, Arkaitz Etxebeste igeldotarra lagun zuela, Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketarako txartela eskuratu zuen. Aipatutako bikoteak ia minutu bateko aldea atera zion lan guztia amaitzerakoan Ugaitz Mugertza mutrikuarrak eta eta Ibai Soroa Arribekoak osatutakoari. Azken hauek aurretik amaitu bazuten ere lehen bi probak egiterakoan, 65 pulgadetako enborra abiadiran mozteko hirugarren probarako irabazleizango zirenek 21 segundoko tartea zuten alde. 45 eta 54 pulgadetako beste bi enbor moztu ondoren, Ezpeleta eta Etxebesteren aldeko tarea 10 segundokoa zen, baina 60 pulgadetako lau enbor mozteko azken proban tarte hori handitzen joan ziren 58 segundotara iritsi arte (18 minutu eta 6 segundo irabazleek, 19 minutu eta 4 segundo Mugertza-Soroa bikoteak).
Hemendik hamabostera, martxoaren 16an, Azpeitian jokatuko den Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketaren finalean, Hodei Ezpeleta eta Arkaitz Etxebesterekin batera, Iker Vicentek eta Eneko Saralegik osatutako bikoteak eta Julen Alberdi “Txikia IV” eta Jon Rekondok osatutakoak hartuko dute parte. Iazko azken edizioan Vicente eta Etxebeste izan ziren garaile, finalean Ezpeleta eta Basozabali irabazita.