Hodeitsu egongo da eta euria egin dezake
Tenperatura maximoak asko jaitsiko dira
2026/06/04
08:30
eta kitto!
Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Euri txikia egingo du, noizbehinka ertaina, bereziki eguerdi aldera.
Mendebal-osagaiko haize ahula ibiliko da, tarte biziekin; eguerditik aurrera ipar-mendebala nagusitu eta indartu egingo da, bolada gogorrekin.
Tenperatura maximoak asko jaitsiko dira.
Iturria: Euskalmet