Hondakinak behar bezala bereizteko beharraz kontzientziatzeko kanpaina hasi du Udalak
2022/11/21
11:44
eta kitto!
Eibarko Udaleko Ingurumen arloak hondakinen inguruko sentsibilizazio-kanpaina berria garatuko du gaurtik barixakura bitartera, “Eibarko herritarrak sortzen ditugun hondakinak (organikoa batez ere) behar bezala bereizteko beharraz kontzientziatzeko, eta herritarrei horretarako behar duten guztiaren berri emateko” asmoz.
Horretarako, bi ingurumen-hezitzailerekin osatutako talde espezializatu bat udalerriko kaleetan zehar ibiliko da bost egunez, eta hainbat edukiontzi-multzo bisitatuko ditu: “Batez ere, organikoen edukiontzietan hondakinak ez direla behar bezala sartzen edo sartu behar ez direnak sartzen direla detektatu den gune horietako bat”. Hezitzaileak kalean ibiliko dira astelehen, eguazten eta barixaku goizetan, 09:00etatik 13:00era; eta martitzen eta eguen arratsaldeetan, 16:00etatik 20:00etara.