‘Hondamendia’ antzezlana eskainiko dute azaroaren 1ean Coliseo antzokian
2022/10/26
08:51
eta kitto!
Axut! eta Artedrama antzerki konpainiek ‘Hondamendia’ sortu dute, 2019an Zaldibarko zabortegian gertatutakoa eta COVID-19aren pandemia ardatz hartzen dituen antzezlana. Lana urriaren 13an estreinatu zuten Luhuson eta azaroaren 1ean helduko da gurera, Coliseo antzokira, 19:00etan.
Harkaitz Canok idatzi du gidoia eta Ximun Fuchs da zuzendaria. Aktore lanetan, ostera, Ander Lipus, Ane Sagues, Ruth Gimera, Jon Ander Urresti, Maite Larburu, Manex Fuchs bera, Eneko Gil eta Maialen Belaustegi eibartarra ibiliko dira. Azken hau, gainera, ikuskizunaren bideoak lantzeaz arduratu da.
Sarreraren prezioa 12 eurokoa da (85 euro Coliseoaren Laguna txartela dutenentzat), eta aldez aurretik eskuratzeko, Coliseoko lehiatilan astelehenean eta barixakuan hartu daitezke 17:30etik 19:30era edo emanaldia hasi baino ordubete lehenago. Bestela, Kutxabank bitartez ere sarrerak erosi daitezke.