“Horma” liburuak agurtu ditu Harixa Emoten literatur saioak

Naroa Zubillagak itzulitako liburua izan dute aztergai azkeneko saioan
“Horma” liburuak agurtu ditu Harixa Emoten literatur saioak
2026/05/13 19:23
Maider Aranberri Sarasua

Marlen Haushofer idazle austriarrak 1963an idatzi eta Naroa Zubillagak euskarara itzulitako “Horma” lana aztergai izan zuten martitzenean “Idazlearekin Harixa Emoten” saioan. Ikasturteko azkeneko literatur tertulian irakurle-taldeko kideek aukera izan zuten liburuari buruzko galderak eta iruzkinak egiteko. …eta kitto! Euskara Elkarteak eta Juan San Martin liburutegiak elkarlanean antolatu eta Ainhoa Aldazabalek gidatzen dituen saioak udazkenean itzuliko dira liburu-eskaintza berriarekin.