"Humor negra" umorezko bakarrizketarekin etorriko da Asaari Bibang aktorea barixakuan Coliseora
Bakarrizketa afrofeminista eta arrazismoaren aurkakoa da, eta Espainian emakume migratzailea eta beltza izatearen berezitasunez hitz egiten du.
2024/12/04
10:15
eta kitto!
Abenduaren 18a Migratzaileen Nazioarteko Eguna da. Horren harira "AbenduAnitz" agenda antolatu du Eibarko Udaleko Immigrazio eta Kultura Aniztasun alorrak. Jarduera ezberdinez betetako egitaraua osatu dute.
Asaari Bibang aktorearen "Humor Negra" umorezko bakarrizketarekin hasiko da abenduko agenda anitza. Coliseo Antzokian izango da, datorren abenduaren 6an, ostirala, 19.00etan.
Asaari Bibang komiko garratz eta apurtzailea da, eta bere bizipenak komedia huts bihurtu ditu. Eszenatokian ahoz eta umore handiz borrokatzen da topiko, aurreiritzi eta estereotipoen aurka. Bakarrizketa afrofeminista eta arrazismoaren aurkakoa da, eta Espainian emakume migratzailea eta beltza izatearen berezitasunez hitz egiten du, itzulingururik gabe.
Sarrera: 10 / 7 € COLISEOAREN LAGUNA
*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke.