Hurrengo asteetan ere odol ateratzeak egingo dituzte Untzagako Gizarte Zentroan

Uztailaren 24an eta abuztuaren 14an eta 28an ere izango dira odola ateratzen Untzagako Gizarte Zentroan.
Hurrengo asteetan ere odol ateratzeak egingo dituzte Untzagako Gizarte Zentroan
2025/07/16 11:19
eta kitto!
Bi astean behin Gipuzkoako Odol Emaileen taldea Untzagako GIzarte Zentrora etortzen da, eta hemen daukazue aurreko ostegunean ateratako argazkia. Bertan agertzen dira medikua, erizainak eta teknikaria, eta, nola ez, Lucia, Eibarko ordezkaritzako boluntario nekaezina, "beti dena bikain dagoela zainduz".
 
Erauzketak eta probak (tentsioa, azukrea…) erakusketa-aretoan egiten dira, eta medikuak beheko solairuko balio anitzeko bulegotxoan ematen du arreta. "Untzaga Gizarte Etxearentzat plazer bat da haiei lagundu ahal izatea", esan digute bertatik.
 
Bide batez, gogoraratu nahi dute odola ematea oso erraza dela: "unetxo bat basterik ez da, giro bikaina dago eta balio handiko laguntza da". Uztailaren 24an, osteguna, eta abuztuaren 14an eta 28an ere izango dira.
 
Zuzenena hitzordua hartzea da, https://www.gotatanta.eus/es/donde-donar webgunean edo 943007884 telefonoan.