Hurrengo auzo-bilera bihar egingo du Udalak, Urki auzokoekin
Bilera Urkiko parrokian egingo dute, 19:00etan hasita.
2025/11/25
11:13
Silbia Hernandez Arrazola
Eibarko Udalak bizilagunekin bilera-zikloa hasi du hilabete honetan, zonaldeka, “udalaren eta herritarren arteko zuzeneko elkarrizketa indartzeko, haien kezkak zuzenean ezagutu, eta auzo bakoitzean abian dauden proiektuak partekatzea helburu”.
Hurrengo bilera aste honetan, bihar (eguaztena, azaroak 26) egingo dute, Urkiko auzokideeekin, 19:00etan Urkiko parrokian. Abenduaren 1ean (astelehena), 18:30ean, Beheko Tokian izango da batzarra, abenduaren 3an (eguaztena), 18:30ean, Ipuruako Jubilatuen Etxean eta, abenduaren 4an, Amañakoa egingo da, 19:00etan, auzoko parrokian.