Hypermotion Ligako Eibar-ek gaur ekingo dio Gijongo partidua prestazteari

Etxeberriaren mutilek 11:00etan hasiko dute lan-saioa
Hypermotion Ligako Eibar-ek gaur ekingo dio Gijongo partidua prestazteari
2024/05/22 10:39
eta kitto!

Asteko lehen bi egunak atseden hartzeko baliatu ondoren, Joseba Etxeberriaren taldeak lau entrenamendu-saio egingo ditu domekan, arratsaldeko 18:30etik aurrera, Gijongo Real Sporting-en aurkako partidua prestatzeko.

Gizonezkoen lehen taldearen lan-plana gaur Atxabalpen hasiko da, 11:00etatik aurrera. Bihar eta etzi ordu berean hasiko dituzte entrenamendu horiek, bihar Ipuruan (ateak itxita) eta etzi Ipuruako Anexoan. Zapatuan, bestalde, eguerdiko 12:00etatik aurrera jardungo dute Ipuruan, hor ere ateak itxita.