Hypermotion Ligako SD Eibar-ek bost saiotan prestatuko du Oviedon jokatu beharrekoa

Joseba Etxeberriaren mutilek domekan jokatuko dute Carloa Tartiere zelaian
Hypermotion Ligako SD Eibar-ek bost saiotan prestatuko du Oviedon jokatu beharrekoa
2024/09/24 10:18
eta kitto!

Gizonezkoen lehen taldeak bost lan saio ditu programatuta aste honetan, domekan Real Oviedoren aurka Carlos Tartiere-n jokatuko duen partidua prestatzeari begira. Atzo osatu zuten lehenengo saioa eta, gaur atseden hartu eta gero, hurrengo hiru egunetan goizeko 11:00etan hasiko diren entrenamenduak izango dituzte zain: bihar Ipuruan, etzi Atxabalpen, eta etzidamu Ipuruan berriro. Zapatuan Atxabalpera itzuliko dira berriro, 12:30ean hasiko den saio a egiteko; hori bai, ateak itxita, partiduaren aurreko azkena izango baita. Hurrengo egunean, domekan, Real Oviedo eta SD Eibar-en artekoa 18:30ean jokatuko da.