HyperMotion Ligako SD Eibarrek astelehenean jokatuko du berriro
Granadako Los Carmenes Berrian jokatuko dute San Joseren mutilek
2025/05/06
13:14
eta kitto!
Denboraldi honetan hainbat norgehiagoka egokitu zaizkio astelehenetan jokatzea talde armaginari, eta 39. jardunaldikoa izango da horietako beste bat. Jardunaldiari amaiera emango dion partidu hori Granadako Los Carmenes Berrian jokatuko dute hurrengo astelehenean, 20:30ean hasita. Neurketa prestatzeko, bestalde, atzo eta gaurko atsedenaldien ondoren, bost lan-saio egingo dituzte Beñat San Josek gidatutakoek, euretako lau Eibarren eta azkena, domekakoa, Granadan bertan. Hemen egin beharreko lau entrenamenduak 11:00etan hasiko dira beti: bihar eta etzi Atxabalpen, barixakuan Ipuruan eta ateak itxita, eta zapatuan berriro ere Atxabalpera bueltatuz.