HyperMotion Ligako SD Eibarrek Burgos hartuko du Ipuruan zapatuan

Beñat San Joseren taldeak hurrengo denboraldian ere HyperMotion Ligan jokatuko duela ziurtatu du matematikoki
HyperMotion Ligako SD Eibarrek Burgos hartuko du Ipuruan zapatuan
2025/05/14 12:06
eta kitto!

Astelehen gauean Granadan 0-2 irabazi eta gero, Beñat San Joseren taldeak hurrengo denboraldian ere HyperMotion Ligan jokatuko duela ziurtatu du matematikoki, liga amaitzeko hiru partiduren faltan. Hurrengoa arratsaldeko 16:15ean hasiko da zapatuan, armaginek sailkapenean gertu duten Burgos CF-ren aurkari dutela. Horretarako, gaur hasiko dituzte norgehiagoka prestatzeko lan-saioekin, eta bihar eta etzikoak ere, lehenengo hau bezala, goizeko 11:00etan hasiko dira. Gaurko entrenamendua Atxabalpen izango da, biharkoa Ipuruan, eta etzi berriro bueltatuko dira Ipuruara; hori bai, azken biak ateak itxita burutuko dira. Partiduaren ondoren, domekan beste lan-saio bat izango dute, hori Atxabalpen 11:00etan.