Ia 17 kilometro izango dituen Udaberritraila domeka goizean jokatuko da
Kalamua Korrikalari Taldearen eskutik Klub Deportiboko mendi batzordeak antolatzen duen proba hori urteko bigarren trail irteera izango da. Goizeko 08:30ean abiatuko da Klub Deportiboren egoitzaren aurretik, ondoren 16,8 km eta 848 metroko igoera metatua duen ibilbidea egiteko Eibarko hegoaldeko mendietatik. Ibilbide desberdina prestatu dute gainera, txoko berriak ezagutzeko aproposa izango dena: Deporretik Sautxira joan ondoren, San Salbador aldera igoko da bide berri batetik; jarraian, Aingeruguardakoa inguratu eta Azkonabieta aldera egingo dute. Azkonabieta bide berri batetik igo eta jaitsi ondoren, Asurtzagainetik Unbera jaitsiera berri bat probatzeko aukera izango da. Amaitzeko, Unbetik Ipurua aldera hartu eta Ubitxara jaitsiera bide berri batetik egingo da. Beraz, Eibar inguruko mendietako bidezidor berriak ezagutzeko irteera ezin aproposagoa da eskaintzen dutena.