Ia 900 atletek hartu zuten parte atzo Mintxetan jokatu ziren hamabi lasterketetan
2023/01/09
08:28
eta kitto!
Mugertza krosaren 79. ekitaldia atletismo jardunaldi bete-betea izan da. Ia 900 atletek hartu zuten parte atzo, urtarrilak 8, Elgoibarko Mintxeta kirol gunean jokatu zituzten hamabi lasterketetan, eta iaz moduan euritan egin zituzten proba gehienak, azken probarako eguzkia kuku egitera irten bazen ere. Lasterketa nagusietan, Rahel Daniel (Eritrea, 2001) emakumezkoean; eta, Selemon Barega (Etiopia, 2000) gizonezkoetan, izan ziren azkarrenak.
Atzoko kronika eta argazki-bilduma BARREN.EUS atarian daukazue