Ia partidu osoa jokalari bat gutxiagorekin jokatzeak SD Eibar-ek 3-1 galtzea ekarri zuen

Gaurtik aurrera Eibarren jokatuko den Eldenseren aurkako partidua prestatzen hasiko SD Eibar
Ia partidu osoa jokalari bat gutxiagorekin jokatzeak SD Eibar-ek 3-1 galtzea ekarri zuen
2024/03/25 11:53
eta kitto!

Atzo Valladoliden jokatutako partiduan, Juan Berrocalen kanporaketa goiztiarrak (11. minutua) min eman zien armaginei, eta bigarren zatian behera egin zuten, markagailuan partidu hasieran aurrea hartu ostean. Jon Bautistak bigarren minutuan sartutako golari ezker, Peru Nolaskoainen asistentzia jaso ondoren,  partidua oso ondo jarri zen eibartarrentzat, baina haize horrek ez zuen luze iraun. 11. minutuan, Juan Berrocalek Sylla bota zuen Lucari aurre egitera zihoanean, eta txartel gorria atera zioten. Joseba Etxeberriak partiduaren plana aldatu behar izan zuen eta defentsako eskema eraginkorra izan zen atsedenaldira arte, aurkariari ia aukerarik eman gabe. Bigarren zatian, baina, Messeguerrek (57. minutuan) eta Syllak (60.ean) lortutako golek Valladolidek markagailua iraultzea ekarri zuten. Valladolidek 68. minutuan lortu zuen hirugarren gola eta hortxe amaitu zuen partidua. Hamar jardunaldi aurretik izanik, Eibarrek dena du helburu eta gaurtik aurrera Eibarren jokatuko den Eldenseren aurkako partidua prestatzen hasiko da.