Ibai Diez, Gipuzkoako txapelduna hiru-txirlotan

Ibai Diez, Gipuzkoako txapelduna hiru-txirlotan
2013/06/12 00:00
eta kitto!

42 txirlorekin, San Migueleko Unai Elorzak eta Lasturreko Gotzon Urangak baino bi gehiagorekin, irabazi zuen Asola-Berriko Ibai Diezek Gipuzkoako hiru-txirlo txapelketaren 44. edizioa. Emakumezkoetan Floreagako Idoia Muñoz izan zen onena, nagusietan Asola-Berriko Bittor Astigarraga eta jubeniletan beste eibartar bat, Egoitz Blanco. Hilaren 22an Lehendakari Saria izango da jokoan Azpeitiko Garmendipen, Gipuzkoako 64 onenen artean.