Ibarra-Conde bikoteak Narvaiza-Agirresaroberi irabazi zion San Juan Torneoko finalean

Zortzi partidu jokatu ziren jaialdian
Ibarra-Conde bikoteak Narvaiza-Agirresaroberi irabazi zion San Juan Torneoko finalean
2024/06/21 11:03
eta kitto!

Deportiboko Pilota Eskolak urtero antolatzen duen torneo horretako finalak jokatu ziren aurreko zapatu goizean. Zortzi partidu hartu zituen jaialdiko finaletan honakoak izan ziren garaile: seniorretan, Ibon Ibarra eta Felix Conde, Iker Narvaiza eta Ander Agirresaroberen aurrean; jubeniletan, lau eta erdiko kaiolan, Mikel Caramanzana Haitzar Iraolagoitiaren aurrean, eta Manex Gisasola eta Eki Amuategi Ekhi Azpilikueta eta Xuban Varonaren aurrean; eta infantiletan, lau eta erdiaren barruan, Kepa Telleria Ekain Olaetxearen aurrean, eta Aratz Amilategi eta Liher Gil Ugaitz Segurola eta Aleix del Reyren aurrean.

Federatuen mailako partidu horiez gain, beste hauek ere jokatu ziren: kadeteetan, Iker Lazkano eta Beñat Oñederra garaile izan ziren Iñigo Uria eta Julen Urangaren aurrean; alebinetan, Manex Arrietak eta Aratz Andonegik Patxi Flores eta Koikilli Lizarralderi irabazi zieten; eta benjaminetan, azkenik, Ian Jimenez eta Telmo Beltran Suhar jauregi eta Ibon Lete baino gehiago izan ziren.