Ibarra eibartarra finalerdietarako txartelaren bila arituko da etzi Astelenan
Lazkaoko Ituarteren aurka jokatuko du 20.00etan
2024/12/18
12:48
eta kitto!
Gipuzkoako txapelketa bikaina egiten diharduen Klub Deportiboko senior mailako pilotariak final laurdenetako partidu zaila izango du etzi, barixakua, Astelenan jokatuko duen Lazkaoko Ituarteren aurka. Partidu hori 20:00etan jokatuko bada ere, jaialdia bi ordu lehenago hasiko da, 18:00etan, Eibarko Pilota Eskolako gazteekin, alebin eta infantilekoekin osatutako hiru norgehiagoekin.
Honakoak izango dira partiduak: infantilen mailan, Oñederra-Hernaez vs Carrasco-Saez; bigarren partiduan, alebinen txanda, Uskola-Acha vs Segurola-Flores; eta hirugarrenean, hori ere alebinetan, Arrieta-Arriola vs AgoteColmenero. Jaialdia amaitzeko, lehen aipatutako Ibarra vs Ituarte jokatuko da.