Ibarra eta Agirresarobe Gipuzkoako txapeldun 22-4 irabazita
Neurketa parekatua izango zela zirudiena azkar erabaki zen
2024/11/14
12:08
eta kitto!
Pilotazale asko bildu zituen jaialdian, Eibarko Ibarra-Agirresarobe bikoteak helduen mailako Gipuzkoako txapelketa bereganatu zuen. Txapeldunek, gainera, ikuskizuna eskaini ziten Astelenan bildutakoei, eta espero zen baino errazago irabazi zioten Lasarte-Oriako Intza klubeko Artetxe-Urdanpilleta bikoteari. Neurketa parekatua izango zela zirudiena azkar erabaki zen, atzean Agirresarobek erakutsitako sendotasunarekin batera, aurrean Ibarra gazteak bere eskumarekin tanto bikainak egin zituelako.