Ibilera nordiko tailerra eskainiko dute maiatzaren 16an

Doakoa izango da eta bi orduko iraupena izango du
Ibilera nordiko tailerra eskainiko dute maiatzaren 16an
2025/04/28 11:25
eta kitto!

Eibar Mogiduk ibilera nordiko (Nordic Walking) tailerra antolatu du hilaren 16rako. Ekimena Unben egingo da, 10:00etatik 12:00etara, eta martxa modalitate horretan hasi nahi duten guztiei zuzenduta dago. Horrela, zati bat teorikoa izango da bestea praktikoa.

Tailerra doakoa izango da eta izena emateko azken eguna hilaren 13a izango da. Parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango da edozein kiroldegitan aurrez aurre izena ematea. Ez da beharrezkoa material espezifikorik eramatea bertan parte hartu ahal izateko. Garrantzitsua da arropa erosoa eta zapatilak eramatea.