Ibon Artolazabal garaile Los Arcoseko Racer Kopako proban
Eibarko pilotoak garaipena lortu zuen Racer Kopako sprint 1 modalitateko lasterketan. Automobilismo lehiaketa horretako lau probetatik azkenaurrekoa zen Nafarroako zirkuituan jokatutakoa eta eibartarrak segundotik gorako aldea atera zion Bejarano Motorsport Antonio Aristi taldekideari. Partehartze handia izan zuen probak eta horrek istripu zenbakietan ere izan zuen bere islada; hala ere, Ibon Artolak ondo jakin zuen egoerara egokitzen eta bere hirugarren garaipena eskuratu zuen.
Aurretik, Estorilen izandako lasterketetan, Artola eta Manuel Bejarano taldekidea nagusi izan ziren sprint lasterketa bietan eta baita proba nagusian ere. Une honetan Bejarano Motorsport taldeko pilotoak laugarren dira Racer Kopako sailkapen orokorrean. Lehiaketa horri eutsi aurretik, Ibon Artolazabalek Alex bere aitarekin hartu zuen parte bi denboralditan Mini Cooper auto batekin turismo modalitatean. Denboraldi honetan jauzia eman du maila handi batera, indar eta abiadura gehiagoko BMW batekin.