Ibon Muñoaren hirugarren lana gaur aurkeztuko dute
2016/05/18
16:10
eta kitto!
Gaur arratsaldean, 19:00etan aurkeztuko dute "Bidean gaude, aurrera goaz, joan zirenekin" (Ataramiñe), Ibon Muñoa Arizmendiarrietaren hirugarren liburua Beleko tabernan. Auzolanean muntatuko lana ezagutarazteko ekitaldian Oier Gonzalez eta Markel Ormazabalek "Burdinazko hariak, plastikozko goilara eta maitasun lubrikatua" kartzelari buruzko gogoeta musikatua eskainiko dute eta, liburuaren egileak gaur urteak betetzen dituela ospatzeko, merienda ere antolatu dute. Muñoaren libururako irudiak Mikel Zarrabek egin ditu eta hitzaurrea, berriz, Jon Etxabek idatzi du.