"Icaro" ikuskizun musikal berria aurkeztuko du Strad Biolinista Errebeldeak zapatuan
2022/03/11
19:15
eta kitto!
Bihar (zapatua, hilak 12) aurkeztuko du “Icaro” musikala Jorge Guillen Strad-ek, 19:00etan Coliseo antzokian, Eibarko XLV. Antzerki Jardunaldien baitan. Strad Biolinista Errebeldea izenez eta baita Yllana konpainiaren proiektuetan parte hartu ohi duelako ere ezaguna den musikoak Euskadi mailako estreinaldian aurkeztuko du bere proiektu berria.
Ikuskizun hau bi ekitaldiko abentura zirraragarria da, aitona baten eta haren bilobaren arteko benetako istorioa, bilobak bere aitonaren borondatea betetzeko duen pertseberantzia erakusten duena. Horretarako, ikuskizunean zehar hegazkin bat eraikiko du neurri errealean, zerura iritsi ahal izateko eta horrela lortzeko bizirik zegoela eduki ezin izan zuen laguna. Antzezlanarekin, Strad-ek kontzertuaren kontzeptua irauli nahi du, musika talde baten ohiko eszenaratzea eta antzerki muntaia uztartuz. Horretarako, Yllana-ren zuzendari artistiko Juan Ramosen kolaborazioa izan du. Publiko zabalarentzat ezagunak diren abestiak entzungo dira.
Sarrerak 12 euro balio du (8,5 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).