"Idazlearekin Harixa Emoten" euskerazko irakurketa kluberako izena eman daiteke oraindik
2019/09/17
10:34
eta kitto!
Taldea osatzeko oraindik toki batzuk libre daudela-eta, Juan San Martin udal liburutegiak eta …eta kitto! Euskara Elkarteak elkarlanean antolatzen duten “Idazlearekin Harixa Emoten” euskerazko irakurketa klubean parte hartzeko aukera dago oraindik, izena emateko epea luzatzea erabaki dute eta. Interesa izanez gero, Liburutegian bertan edo, bestela, internet bidez (eibar.eus helbidean eskuragarri dagoen eskaera-orria bete eta emailez bidalita). Jarduera dohainik da. Egileak bere liburua irakurri dutenekin haren gaineko ideiak, esperientziak eta bizipenak elkartrukatzeko aukera eskaintzeko asmoz hilean behin (martitzenetan, 19:00etan) Portalean egiten diren saioetan idazleek parte hartzen dute eta, ikasturte honetan ere, “liburuari mamia ateratzeko” Antxon Narbaizaren laguntza izango dute. Ikasturteko lehen saioa datorren asteko martitzenean, irailaren 24an egingo dute eta Miren Amurizaren “Basa” liburuari buruzko literatur-tertulia izango da.