Idazlearekin Harixa Emoten euskerazko irakurle talderako aurrematrikulazioa bihar hasiko da

Idazlearekin Harixa Emoten euskerazko irakurle talderako aurrematrikulazioa bihar hasiko da
2023/08/31 12:26
eta kitto!
Idazlearekin Harixa Emoten helduentzako euskarazko irakurle taldean parte hartzeko interesa duenak bihartik aurrera egin ahalko du aurrematrikula, Eibarko Udalaren webgunearen bitartez. Juan San Martin Eibarko Udal Liburutegiak …eta kitto! Euskara Elkartearekin elkarlanean antolatzen duen ekimeneko saioak hilean behin izaten dira, Portalean, 19:00etatik 20:00etara, eta bertan parte hartzen duen idazle gonbidatuak bere liburua irakurri duten irakurleei haren gaineko ideiak, esperientziak eta bizipenak elkarrekin trukatzeko aukera ematen die, Ainhoa Aldazabal Gallastegik gidatutako aurrez aurreko solasaldien bitartez. 16 urtetik gorakoek eman dezakete izena, irailaren 15era arte, eta jardueran parte hartzea doan da.