Idazlearekin Harixa Emoten literatur solasaldiek ikasturtea agurtu dute
2022/06/01
09:14
eta kitto!
Juan San Martin Udal Liburutegiak eta ...eta kitto! Euskara Elkarteak elkarlanean antolatzen dituzten euskarazko literatura tertulien azken saioa izan zen atzokoa, eta kurtsoko azkeno saio horretarako Uxue Alberdiren Dendaostekoak liburua irakurri dute tertuliakideek. Idazle elgoibartarrarekin solasean jardun zuten Antxon Narbaizak gidatutako saioan. Udazkenean proposamen berriekin etorriko da Idazlearekin Harixa Emoten ekimena.