Idoia Lahidalga eta Oihane Puertasen “Tenpraren Guarpena” dokumentala aurkeztuko dute Portalean
2021/09/15
11:22
eta kitto!
Erronkariko emakumeen bizipenak jasotzen dituen “Tenpraren Guarpena” dokumentala aurkeztuko dute Portalean datorren asteko eguenean, 19:00etan. Lan honetan belaunaldi ezberdinetako lau emakume, bailarako zenbait herritakoak, bizipen ezberdinekin historia berdina kontatzen ageri dira. Izenburua, berriz, Guarpenari etzau akabatan trenpa (oroimenari ez zaio amaitzen denbora) erronkarierazko esalmoldetik dator, Tenpraren Guarpena, alegia, denboraren oroimena.
Idoia Lahidalga Baglietto eibartarrak eta Oihane Puertas Ramirez lasartearrak egin dute, Mondragon Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazio Graduaren amaierako lan modura. Ekainean aurkeztu zuten tribunalaren aurrean eta Kimu Berri 1. Saria, gradu bukaerako lanaren aurkezpen onenaren saria jaso zuten. Udan hainbat tokitan erakutsi duten ikus-entzunezkoa Kezka dantza taldearen eta Klub Deportiboaren eskutik, Udalaren laguntzarekin ailegatuko da gurera. Emanaldia 2. solairuan, areto nagusian izango da eta joan nahi duenak aurretik izena eman beharko du kezka@dantzan.com helbidean edo Kezka dantza taldearen WhatsAppean (605 711 429).