Idoia Uruñuela hirugarren izan zen Jaz Triatloi Taldearekin egindako debutean
Bestalde, domekan jokatutako distantzia estandarreko Gipuzkoako Txapelketan gure herriko taldea ordezkatu zuen boskoteak bederatzigarren postua eskuratu zuen taldekako sailkapenean. Antxintxiketan 10 kilometro egin ondoren, 40 osatu zituzten bizikleta gainean eta, amaitzeko, beste 5 korrika eginez.
Jaz Eibarko onena Iker Goikoetxea izan zen, 25. postuan (02:07:04), bere atzetik Alex Higuera 65.a izateko (02:16:08), Roberto Gartzia 79. postuan helmugaratzeko (02:21:04), Aitor Fernandez pixka bat geroago, 84. tokian sartzeko (02:22:34) eta Joseba Mikel Ortega 114. sailkatzeko (02:32:59). Roberto Gartzia eta Joseba Mikel Ortega beteranoak euren mailetako onenen artean geratu ziren, V2 mailako seigarren eta hamaikagarren izateko, hurrenez hurren.