Igande eguerdian Maite Lorenzo, Juanma Cano, Karmele Etxeberria eta Eibarko Koro Gaztea izango dira Coliseoko eszenatokian
2019/01/08
11:31
eta kitto!
“Umorez eta musikaz betetako eskaintza” izango dugu datorren igandean Coliseo Antzokian. Eibarko La Red Teatro taldeak “Los teloneros del chocolate” lana estreinatuko du egun horretan (urtarrilaren 13an), ezohiko ordutegian, eguerdiko 12,30ean.
Maite Lorenzo eta Juanma Cano aktoreekin batera, oraingo honetan, Karmele Etxeberria eta
Eibarko Koro Gaztea izango dira taula gainean. Sarrerak 5 eurotan daude salgai Coliseoko leihatilan eta Kutxabank-en.
“Bi antzezlek, antzerki afizionatuaren konpainia bateko kide bakarrak, euren pieza txikiak entsaiatzen dituzte publikoaren txaloekin ametsetan eta, aldi berean, besaulkien patio bati aurre egiteko bertigoa eurenganatuz.
Entsegu eta entseguren artean, euren testuengatik antzerkiari dioten maitasuna eta eszenategietara igotzeko duten grinaren sorburua kaleratzen dira. ‘Los teloneros del chocolate’ umore handiko eta musika ariketa bat da; baita antzerkia maitatzearena, eta Eibar maitatzearena ere. Ikuskizunak fokua ipini nahi du Kulturaren garapenak jasaten dituen arazoetan; hala ere, sasoiko arazoak arazo, antzerkia beti aurrera irtetzen dela diote”.