Igeriketako Gabon Kopa jokatuko da asteburuan Ipuruan
Eibar Igerixan klubak igeriketako Gabon Kopa antolatu du datorren astebururako. Txapelketa Ipurua kiroldegian jokatuko da eta benjaminek eta alebinek hartuko dute parte bertan.
Infantil eta junior mailako igerilariak, bestalde, Legazpin jokatuko den ligako hirugarren jardunaldian arituko dira.
Castalia Trofeoa
Abenduaren 5etik 7ra Castalia Trofeo ospetsua jokatu da Castellón eta Paula Calvo eta Ander Izagirre igerilari eibartarrak lehiatu dira bertan.
Calvo Euskaldiko selekzioarekin aritu da 50 eta 100 bizkarrean eta 50, 100 eta 200 librean. Azkenean gaixotasunagatik erretiratu egin behar izan zuen arren, 200 libreetan zilarrezko domina eskuratu zuen.
Ander Izagirrek Eibar Igerixan taldea ordezkatu zuen eta 50 eta 100 libreetan lehiatu zen. Azken proba horretan marka pertsonalik onena lortu zuen. “Aurrerapauso garrantzitsua bere kirol progresioan”, klubaren hitzetan.