Igor Meltxor kazetariaren "Gabriel Rufián, la voz de la calle" liburuaren aurkezpena egingo da bihar Portalean
2017/12/19
12:08
eta kitto!
Bihar arratsaldean, 19:00etan, Igor Meltxorren "Gabriel Rufián, la voz de la calle" liburuaren aurkezpena egingo da Portalean, Alternatiba-ren eskutik. Liburua idazteko, egileak Gabriel Rufián ERC alderdiko diputatuari hainbat elkarrizketa egin dizkio. Idazle eta kazetariak horiekin osatu duen liburuan Kataluniako errealitate politikoa ulertzeko gakoak aurkituko ditu irakurleak.
![meltxor-kartel.jpg meltxor kartel](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/meltxor-kartel.jpg/@@images/image-0-0b261c3cbffa08166477ab45442ee354.jpeg)
![meltxor-kartel.jpg meltxor kartel](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/meltxor-kartel.jpg/@@images/image-0-0b261c3cbffa08166477ab45442ee354.jpeg)