II. Errepublika gogoratzeko ekitaldiak zapatuan hasiko dira
2014/04/11
00:00
eta kitto!
Datozen egunetarako antolatutako ekitaldiekin gogoratuko digu atzera ere Eibar izan zela II. Errepublika aldarrikatzen lehena. Ahaztuak 1936-1977 ekartekoek bihar (zapatua, hilak 12) arratsaldeko 18.00etan ekingo diete ekitaldiei Untzagan eta, errepublikaren aldarrikapena ez ezik, urtero horrelako egunean eurekin batera egoten zen eta orain dela gutxi hil den Casimiro Perez (Roberto Perez Jauregiren aita) omenduko dute. Eta 19.00etan "Rojo. Cancionero y banderas rotas" izenburuari jarraituta kantaldia eskainiko dute Salvador Amor eta Gabriel Ortegak.
Ezker Anitzak domeka goizean ekingo diete ekitaldiei 10.00ak aldera Ermutik Eibarrera bidean irtengo den martxa errepublikarrarekin. Eguerdian denak Untzagan batu eta ekitaldi politikoa hasiko da eta, jarraian, Marcelo Usabiaga militante komunistak igoko du bandera Untzagan eta Iruki sagardotegian bazkalduta agurtuko dituzte ekitaldiak.
Eibarko Sozialistek domekan hasiko dituzte ospakizunak, eguerdian Errepublikaren bandera Casa del Pueblo-ko balkoian igota. Jarraian Euskadiko Gazte Sozialistek II. Errepublikako manifestua irakurri eta ekitaldi politikoari ekingo diete Txaltxa Zelaian (auditorioan). Eta astelehenean, eguerdian txapliguak botata gogoratuko dute aldarrikapena.