II. Errepublikaren 95. urteurrena gogoratzeko liburu hautaketa berezia prestatu du Udal Liburutegiak

II. Errepublikaren 95. urteurrena gogoratzeko liburu hautaketa berezia prestatu du Udal Liburutegiak
2026/04/14 12:26
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Eibarko Udal Liburutegiak liburu hautaketa berezia prestatu du II. Errepublikaren 95. urteurrena dela eta. Ekimenaren bidez, garai historiko horri buruzko hainbat liburu jarri dituzte herritarren eskura.

Hautatutako lanek II. Errepublikaren testuinguru historikoa eta memoria historikoa lantzen dituzte, herritarrei garai hura hobeto ezagutzeko aukera eskainiz. Helburua da iraganari buruzko ezagutza zabaltzea eta gogoeta sustatzea.

Eskaintza hau apirilaren 14tik 26ra bitartean egingo diren urteurreneko jardueren barruan kokatzen da. Egitarauak, besteak beste, hitzaldiak, antzerkia eta bestelako ekitaldiak jasotzen ditu.